BI URTE ETA GERO…..

      Ez dago erantzunikBI URTE ETA GERO….. sarreran

[av_video src=’https://www.youtube.com/watch?v=4MUrdtQnkW0′ format=’16-9′ width=’16’ height=’9′]

2 urte luze daramatza Karmelo ikastola zaharreko lokalak itxita, 2 urtez bizirik eta erabilerarik gabe. Denbora-tarte horretan ikastolaren egoera eskasten joan da, zahartzen eta zikintzen.

KRML osatzen dugun norbanako eta elkarteek, udalak egiten duen erabilera arduragabearen aurrean,  erantzuna eman eta AUZOTIK-AUZOARENTZAT sortutako  proiektu berri bat martxan jartzeko gogoz aritu gara azken hile  hauetan.

Gure nahiak eta asmo onak argi azalduz, etengabeko PARTE-HARTZE prozesu bat jarri dugu martxan, guztion artean espazioak izan behar zuen filosofia eta erabilira zehazteko, bai eta hainbat dinamika eta ekintza sozial aurrera eramateko ere: rokodromoa, liburutegia, ikasketa gela, haurrekin eta haurrentzako sortutako espazioa, jantokia eta  sukaldea, zine emanaldiak,….

Gauzak horrela, Udalak, martxan jartzen ari garen proiektuaren aurrean, espaziora sartzeko ateak itxi eta egiten ari garen lanean interesik gabeko jarrera argia azaldu du azken egun hauetan.

 

Egoera honen aurrean, gure erantzunak berdina izaten jarraituko du. KRLM proiektuari orain artean Udalak eman ez dion bizia eskainiz, eta bertaratu nahi duen edonori ateak parez pare irekiz, ikuspegi sozial eta eraldatzaileetatik aurrera eraman nahi diren proiektuei espazioa eskaitzeko inoiz baino asmo eta gogo handiagorekin jarraituko dugu.

Horregatik, Urtarrilaren 23ko Asanblada Irekirako gonbidea zabaltzen dizuegu. 

Proiektuak, guztion ahotsa eta indarra behar baitu inoiz baino gehiago. 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude