2016-03-12 ASANBLEA IREKIA: Espazioa nola kudeatu?

      Comments Off on 2016-03-12 ASANBLEA IREKIA: Espazioa nola kudeatu?

MARTXOAREN 12an ASANBLADA IREKIA

HARTU ZURE ESPAZIOA, DALE VIDA!!!

2 urte luze daramatza Karmelo ikastola zaharreko lokalak itxita, 2 urtez erabilerarik gabe. Denbora-tarte horretan ikastolaren egoera eskasten joan da, zahartzen eta zikintzen.

KRML osatzen dugun norbanako eta elkarteok, udalak egiten duen erabilera arduragabearen aurrean, erantzuna eman eta AUZOTIK-AUZOARENTZAT sortutako proiektu berri bat martxan jartzeko gogoz aritu gara azken hile hauetan.

Guztion artean espazioak izan behar duen filosofia eta erabilera zehazteko, etengabeko PARTE- HARTZE prozesu bat jarri dugu martxan. Gure nahi eta asmo onak azaldu eta hainbat dinamika eta ekintza sozial aurrera eramateko baliatuko dugu: rokodromoa, liburutegia, ikasketa gela, haurrekin eta haurrentzako sortutako espazioa, jantokia eta sukaldea, zine emanaldiak, tailer ezberdinak…

Udalak, martxan jartzen ari garen proiektuaren aurrean, Bilbok behar duen espazio berri honi bidea egiten uzteko borondate politikoa izatea besterik ez dugu eskatzen.

KRLM proiektuak bizia eman nahi dio espazioari, bertaratu nahi duen edonori ateak parez pare irekiz eta ikuspegi sozial eta eraldatzaileetatik aurrera eraman nahi diren ekimenei lekua eskainiz. Hurrengo zita, espazioa nola kudeatuko dugun zehazteko erabiliko dugu.

ANIMATU ETA PARTE HARTU MARTXOAREN 12ko ASANBLADA IREKIAN!!!